Saltar a contenido

IKERKETA: “Gaizki amaitzen den gauza ederra ote da maitasuna? Amodioa, sexua eta osasuna. Gipuzkoako nerabe eta gazteek maitasunari buruz dituzten ideiak”

Medicus Mundi Gipuzkoa Erakundeak otsailaren 14a, San Valentin eguna, hurbil dagoela ikusita “Gaizki amaitzen den gauza ederra ote da maitasuna? Amodioa, sexua eta osasuna. Gipuzkoako nerabe eta gazteek maitasunari buruz dituzten ideiak” ikerketaren emaitzak aurkeztu ditu; ikerketa hori Farapi Koop. Elkartearekin eta EHUrekin lankidetzan egin du eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatu dute.

Azterketa horren helburu nagusia Gipuzkoan 13 urtetik 18 urtera arteko nerabeek eta gazteek partekatzen duten maitasun erromantikoaren inguruan dituzten ideiak aztertzea izan da, maitasunari eta sexuari buruz sortzen diren ikuspegiek jarduteko eran eta harreman afektibo eta sexualak ezartzeko moduan eragina dutela ikusteko. Halaber, gazteen sexu-osasunerako eta ugalketarako kaltegarriak izan daitezkeen eta indarkerian amai dezaketen portaerak eta jarrerak detektatzea izan da talde ikertzailearen helburua. Nolanahi ere, kontzientziazio eta gogoeta alorrean bi errealitate bereizi beharko genituzke ikerketa honetan aztertutako gaiaren inguruan; horietako bakoitzak, adinagatik, sexuagatik, ingurune hiritarra edo ez hain hiritarra izateagatik eta azterketan elkarrizketatu ditugun nerabe- eta gazte-taldeek dituzten sexu-esperientziengatik, ikusi da maitasunaren ideia tradizionalen gainean zalantza gehiago dagoela dagoeneko harremanak izan dituzten 16 urtetik 18 urtera arteko gazteen artean, eta neurri handiagoan nesken artean mutilen artean baino. Badirudi, baita ere, bere maitasun idearioa eratzeko orduan garrantzi handia duela hezkuntzan eta kontzientziazioan egin duten ibilbideak, eta garrantzi berezia dutela errealitatea, gizartea eta horren arauak egituratzeko hezkuntza alorrean giltzarri izan diren egintzak edo irudiak, horiek bere gain hartu ez dituztelako eta aldaketa-aukerak zeudelako. Premisa horietatik abiatuz, hainbat ideia orokor zehaztu ahal izan dira eta talde ikertzaileak zortzi ondoriotan laburbildu ditu. Lehenengo ikusi dena da, (1) bai nerabeek eta bai gazteek bikotea ezartzen dutela bizitzeko egoera ideal moduan. Alde horretatik, eta maitasunaren mito tradizionalak nolabait eguneratzen ari badira ere, oraindik pentsatzen da beste pertsona bat behar-beharrezkoa dela osotasuna lortzeko, eta bikoterik gabeko bizitza aukeratzea porrot moduan hartzen dela eta muturreko bakardadearen eta zoramenaren arketipoekin lotzen da, bereziki neskei dagokienean. Nolanahi ere, eta nahiko modu berdinean, (2) maitasunak bere barruan daraman gauza intrinseko bat balitz bezala onartzen da gatazka, baita indarkeriazkoa ere; eta zenbait kasutan, gainera, pentsatzen dugu “haserrerik ez badago, ez dagoela maitasunik”, eta talde ikertzailearen iritzian hor agertzen dira aurre egin beharreko jeloskortasunak eta kontrolatzeko jarrerak. Ia adiera bakarrekoa den eredua topatzeaz gain, ikusi dugu baita ere, eguneroko bizitzan (3) bikotearen presentzia gero eta nabarmenagoa dela, eta hori Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiei (IKT) esker lortu da, gaur egun garrantzi berezia dutelako nerabeen eta gazteen errealitatean. Gaur egun ez dugu bikotearekin inolako loturarik gabeko gunerik eta unerik, eta puntu horretan, badirudi neskek gehiago onartzen dutela bere bikotearentzat beti prest egon behar izate hori, batez ere Whatsapp bidez. Alde horretatik, eta (4) gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko funtsezko balioak nahiko onartuta baditugu ere, eta maitasun-ereduak eta funtzionatzeko behar dituzten egiturak teorikoki zalantzan jartzen badira ere, nerabeekin eta gazteekin egin ditugun elkarrizketetan ikusi dugu bereizketa egiten dela “izan beharko lukeenaren” eta “benetan gertatzen denaren” artean, zenbait desberdintasun legitimatzen jarraitzen dugulako, maitasunean neskek eta mutilek duten jarrera desberdin ikusten dugulako edo baliozkotzat jotzen dugun maitasun ereduaren araudia hain itxia delako. (5) Ia eredu aniztasunik ez izatea benetan deigarria izan da azterketa honetan homosexualitatearen eta bisexualitatearen kasuan, gaitzespen aktiboaren jarrera esplizituetatik hasita egoera “teorikoki” onartzeraino topatu ditugunen aldean; gaitzespen hori handiago izanik adinez gazteagoak diren taldeen artean; eta homosexualitatearen kasuan (batez ere emakumeetan) moda bat ere badela esan izan da, edo baita nortasun eza ere, bisexualitatearen kasuan. Talde ikertzaileak nabarmendu duen beste ideia bat (6) gorputzen objektualizazioaren jarraipenarena izan da, batez ere emakumeena, desioaren eta kontsumoaren elementu bihurtuz. Teknologia berriek garrantzi handia dute alderdi horretan, nerabeak eta gazteak etengabe agertzen direlako sare sozialetan, eta horiek erasorako baliabide moduan erabiltzen dituzte elkarren aurka ibiltzeko. Berriro ere, neskak bistarago ditugu eta zalantzan jartzen dira azterketa publiko honetan. (7) Sexu-ohiturei eta horiek beren sexu-osasunean eta ugalketan duten eraginari dagokienez, ezagutzen da hainbat portaeren teoria eta horiek dituzten ondorioak, baina praktikan ez dugu nahikoa estrategiarik geure irizpideak defendatu ahal izateko, edo ez behintzat, egoera guztietan -festetan gertatzen diren egoeretan, adibidez-; eta berriro ere neskak dira dirudienez autonomia gutxien dutenak bere sexu-harremanei buruzko erabakiak hartzeko garaian, eta azkenean beraien plazerra gizonezkoenaren mende jartzen dute. Nolanahi ere, neskek beren gain hartu behar dute beren sexualitatearen kontrola, mutilaren sexualitatearen aurrean eman beharreko erantzuna eta ezarritako eredura egokitzen ez diren neskak adieraztearena (beraiek dira kontrol handiena egiten dutenak “neska onen” eta “neska txarren” arteko bereizketan, horiek harremanei buruz duten portaeraren gainean). (8) Genero indarkeriarekin lotura duenari dagokionez, gora egin du indarkeria fisikoari buruzko kontzientziazioak, baina beren bizipenetatik guztiz urrun dagoen zerbait balitz bezala hartzen dute eta ez eragiten dien eta oso hurbil agertu daitekeen eta zuzenean eragin ditzakeen gizarte sistemako zerbait bezala. Hala ere, lan horretan aztertu ditugun ia talde guztiek kontrol eta jazarpen maila desberdinetako esperientziak azaldu dizkigute, eta baita indarkeria mota batzuk ere, nahiz eta kasu batzuetan “harremanen barruan” sartzen den zerbait bezala normalizatu. Ateratako ondorioetatik, eta gai horretan lanak zein bidetatik jarraitu behar duen adierazteko, talde ikertzaileak gomendio batzuk egin ditu. Eta egia bada ere, alde positibo moduan, azken urte hauetan generoaren inguruan egin diren kontzientziazio eta sentsibilizazio ekintzei esker positiboak izan diren nolabaiteko aldaketei buruzko diskurtso eztabaidagarriak, planteamenduak eta esperientziak topatu ditzakegula gaur egun, eta baita gizonezkoaren eta emakumezkoaren ereduetan gizartean gertatu diren aldaketak ere, ikusi da premia batzuk daudela, eta horiek honela laburbildu daitezke: alde batetik, lanean jarraitu behar dugu gero eta ezagutza handiagoa izateko maitasunaren idearioaren gainean, bikotearen eta harremanen ikusmoldeari buruz, sexu-osasunari eta ugalketari buruz, eta gorputza nerabezaroan eta gaztaroan gaiaren gainean, online eta offline bidez egin dituzten adierazpenetan oinarrituz; eta bestetik, nerabe eta gazteentzat sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak planteatzeko premia, denonak izango diren balio eta helburuetatik abiatuta errealitate desberdinak jaso ahal izateko (adinagatik, bizi diren lekuagatik, eta abar), errealitate horietara egokitzeko, eta abiapuntu horietatik ibilbide bat ezartzeko berdintasunerantz eta edozein maitasun motari atxikitako genero-indarkeriaren problematikarantz, eta gainera, kontzeptu eta trebetasun berriak sortuz, eta baita arau berriak ere, errespetua, autonomia eta berdintasuna ardatz izateko. ARGITALPENA IKERKETA OSOA (gazteleraz)