- Hasiera
Gure elkartea
Nor gara
Nor gara
medicus mundi Osasun Lankidetzan nazioarteko Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea (GGKE) da. Bizkaiko elkartea 1966ean sortu zen Bilbon.
medicus mundi Osasun Lankidetzan nazioarteko Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea (GGKE) da.
Erakundearen misioa honakoa da:
medicus mundik gizartean aldaketak sortaraztea du helburu, elkartasuna eta hiritarren konpromisoa sortzen duen kultura bultzatuz. Honen bidez pobrezia desagertu eta osasuna guztien eskubidea izatea lortu nahi da.
Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) erakunde aholkularia izendatu du ofizialki. 1991an Adiskidetasunaren Asturiasko Printze saria jaso zuen.
Estatu mailako zortzi adarrek (Alemania, Belgika, Frantzia, Italia, Holanda, Suitza, Irlanda eta Espainia) eta zazpi erakunde kideek osatzen dute.
medicus
mundi espainiar estatuan lurralde elkarteetan banatuta dago Espainiako Medicus Mundi Elkarteen Federazioa (FAMME) eratuz. Elkarte bakoitzak autonomia du bere funtzionamenduan, eta osasun proiektuen kudeaketa bere gain hartzen du, bakarrik edo beste elkarteen laguntzaz.
Irabazi-asmorik gabeko erakundea da, menpekotasunik gabea, konfesional zein politikoki. Bere jarduera Giza Eskubideen errespetuan eta gizabanakoaren duintasunean oinarritzen da.
Trebakuntzak, ikerketak eta gaitasun profesionalak garrantzi handia daukate.




Nor gara
