- Hasiera
Gure elkartea
Gure elkartea
medicusmundi nazioarteko sare bat da zeinean Alemaniako, Austriako, Belgikako, Beningo, Espainiako, Holandako, Italiako, Poloniako eta Suitzako elkarteak parte hartzen duten.
Espainian, 16 elkarteen artean 7.500 bazkide, 750 boluntario y 60 langile dago. 1962ean Alemanian sortua, 1991ean Adiskidetasunaren Asturiasko Printze saria jaso zuen medicus mundik.
medicusmundi bizkaiak Latinoamerikan, Afrikan eta Euskadin egiten du lan.
Osasunaren Mundu Erakundearekin harreman ofizialak ditu.
Nazioarte mailakoa
: Afrikan, Latinoamerikan eta Bizkaian egiten du lan.
Independientea
: Autonomoa eta aniztasunaren aldekoa. Ez dago ezein erlijioren menpe, ezta ezein talde politiko edo ekonomikoren menpe.
Profesionala
: Kalitatezko lana egiten ahalegintzen da, teknika arloan bertako langileak trebatzeko eta elkarteak sendotzeko.
Solidarioa
: Pertsonen nahiz herrien eskubide eta balioen sustapenean eta horiekiko errespetuan oinarritzen da bere jarduera.
Elkarlanean ari dena
: Hegoaldeko erakundeekin lan egiten du- berdintasun-harremanak dituzte- eta sare barruan, beste elkarte eta gizarte mugimendu batzuekin batera partzuergo eta kanpainetan parte hartzen du.
Aldaketa eragilea
: Herrialde desberdinetako herritarrak biltzen ditu, munduko desberdintasunen arrazoiak aztertzen dituztenak, jarrera aldaketa bat beharrezkoa dela uste dutenak eta zuzentasunaren aldeko ahaleginean dihardutenak.
Osasun arlokoa
:
medicus
mundi-k osoko ikuspegi batetik lan egiten du osasun arloan, batez ere lehen mailako osasun arreta eta bertako langileen trebakuntza bultzatuz.
Espainiako medicus mundi Elkarteen Federazioa (FAMME) hamasei lurralde- elkartek osatzen dute. Elkarte bakoitzak bere ekintzen plangintza egiteko, bere proiektuak gauzatzeko eta horretarako beharrezkoak diren finantziazio- iturriak lortzeko autonomia osoa du. Proiektuen kudeaketa elkarte bakoitzak bakarka egin dezake edota zenbait elkarteren artean egin daiteke. Erabakiak Batzar Orokorretan hartzen dira, honela, kideen parte-hartzea eta barne-demokrazia sustatuz.
Fitxategiak deskargatu: 1 fitxategia(k) bilatua(k)
medicusmundi existe para contribuir a generar cambios en la sociedad, fomentando una cultura de solidaridad y compromisos ciudadanos, que hagan posible la erradicación de la pobreza y permitan que la salud sea un derecho al alcance de todas las personas.
31.05.2007
medicusmundi Dossierra (2.97 MB)
Subsecciones:




