27.12.2011 medicusmundi Ruanda
DUKORA TUJY´IMBERE
DUKORA TUJY´IMBERE Gizarte eta Ekonomia Sustatzeko proiektua ilusio eta itxaropen handia sortzen ari da, oraindik ere, Kamonyi Barrutiko sei Emakume Elkarteetan.
Kamonyi-ko gizon eta emakumeek elkarteen sendotzeari buruzko jardunaldi batean parte hartuko dute.
Eusko Jaurlaritzaren 2010erako proiektuen deialdian onartutako DUKORA TUJY´IMBERE Gizarte eta Ekonomia Sustatzeko Proiektuak ilusio eta itxaropen handia sortzen ari da, oraindik ere, Kamonyi Barrutiko sei Emakume Elkarteetan.
Proiektuaren helburua zera da, sei elkarte horien finkatze-prozesua laguntzea, elkarte horietako gizon eta emakumeek aktiboki lan egitea beren pobrezia egoera atzean uzteko.
Horretarako, dagokion planifikazioa egin eta elikadurari dagokionez beren segurtasun propioa eta beren senideena bermatzeko alternatibak martxan jarriko dituzte. Halaber, gaitasun pertsonalak eta erakundeen sendotasuna bultzatuko dira. Horrela, emakumeek posizio sozial hobea lortuko dute komunitatean, genero berdintasunaren irizpideen arabera.





