- Hasiera
Malariari buruzko biltzarra
Malariari buruzko biltzarra
STOP MALARIA ORAIN! biltzarra Bilbon egingo da, azaroaren 26 eta 27an . Medicusmundi bizkaia GGKEak antolatu du eta Stop Malaria Now! Izeneko proiektuaren barruan kokatzen da. Europa mailako proiektu honek lau urte dauzka dagoeneko.
Malariari buruzko nazioarteko biltzarra, Bilbao 2009
Nazioarteko medicusmundi erakundeek eta Hegoaldeko herrialdeetako erakundeek hartuko dute parte bertan: Action medeor (Alemania), Doctors with África CUAMM (Italia), Eine Welt Netz NRW (Alemania), Federacion de medicusmundi España, Kenya NGOs Alliance Against Malaria (Kenya); Medicines for Malaria Venture (Suiza); medicusmundi Italia, medicusmundi Polonia; eta Polish Medical Mission (Polonia).
Gure erakundeetako askok egunez egun egiten dute lan, garapenerako koope-razio-proiektuen bidez, malariaren kontrako borrokan. Industria farmazeutikoak eta ekonomikoki garatuta dauden herrialdeek ahaztuta daukate gaixotasun hori. Infekzio horrek milioika hildako eragiten ditu urtean, garapenerako bidean dau-den herrialdeetan. Ez daukate medikamentuak lortzeko modurik, eta bizi diren ingurua ez da osasungarria.
Gure erakundeak osasuna pertsona guztion eskubidea izan dadin borrokatzen du, bizi diren lekua edozein dela ere. Stop Malaria Now! Kanpainaren bidez, gizarteari gaixotasun horren berri eman nahi diogu. Ahotsa eman nahi diegu zuzenean sufritzen ari direnei eta estatuko eta Europako instituzioei eskatu baliabideak bideratu ditzatela behingoz erauzteko.
Gehiago irakurri:




