- Hasiera
Nola parte har dezakezu?
Boluntarioak
Boluntarioak
medicus mundi bizkaia-n boluntarioak partaide sentitzea nahi dugu eurek lagundutako proiektu eta jardueretan, aintzat hartzen dugu ekimenerako duten gaitasuna eta beti gaude haien proposamenak entzuteko prest.
Horregatik, denbora eta ezagutza emateaz gain, boluntarioak elkartearen funtsa eta izateko arrazoia dira. Erakundearen egitekoan, gure lanari erreferentzia eginez, herritarren konpromisoa eta gizartean eragin nahi diren aldaketak aipatzen dira. Bistakoa da helburu hori ezin dela lortu oinarri sozial sendo eta konprometiturik ez badago.
Beraz, zure laguntzak garrantzi handia du elkartean. Hauek dira parte hartzeko aukerak:
• Garapen proiektuak: garapen proiektuen sailari laguntzea, proiektuen diagnostikoa, formulazioa, jarraipena eta ebaluazioa eginez, Afrika eta Latinoamerikako batzordeetan parte hartzea, etab.
• Garapen eta sentsibilizaziorako hezkuntza proiektuak:
proiektuen sorkuntza, formulazio, jarraipen eta ebaluazio faseetan laguntzea; batzordeetan parte hartzea, ekitaldi zehatzetan laguntzea (azokak, hitzaldiak...); kanpainen jarraipena egitea, sareekin, udalekin, gizarte-taldeekin harremana eta lankidetza izatea, etab.
• Komunikazioa eta marketina: mmb-ren lana ezagutaraztea hainbat lekutan. Baliabideak bilatzea (giza baliabideak, materialak eta ekonomikoak), publikoak nahiz pribatuak. Bazkideei erantzutea.
• Osasuna: Beste GGKE batzuei eta instituzioei aholku ematea, ikerketak eta txostenak egitea, osasun arloko taldeekin eta etorkizuneko profesionalekin harremanetan egotea, denon intereseko gaiak lantzen dituzten eztabaida-foroetan eta sareetan parte hartzea.
• Prestakuntza: boluntarioei harrera egin eta prestakuntza ematea.
• Bulegoa: administrazio-gaiak, mmb-ren agerkariak hedatzea, datu-baseak kudeatzea, itzulpenak, etab.
• Gai orokorrak: zuzendaritza batzordean parte hartzea.




Boluntarioak
